ESPOLIOARI aurre egiteko ARTEA

GARAri bidegabez egotzitako zorrari aurre egiteko, artearen bitartez gauzatutako elkartasunezko ekimena da ARTEAGARA.


Egunkari honek hiru milioi eurotik gora ordaindu beharko du hiru urtean, duela hogei urte luze itxi zuten "Egin" periodikoari zegokion Gizarte Segurantzarekiko zorragatik, nahiz eta Auzitegi Gorenak berak ere legez kontrakotzat jo zituen egunkariaren itxiera eta haren ondasunen konfiskazioa.


ARTEAGARA ekimenaren bitartez, belaunaldi eta estilo ezberdinetako zortzi euskal sortzaile handik beren artelan originalak eman, eta Usoa Zumetak serigrafia teknikan erreproduzitu ditu.


Zortzi artistak elkartasun ekimen honetarako espresuki egin dituzten serigrafia originalak

Jose Antonio Sistiaga, Jose Luis Zumeta, Irantzu Lekue, Jesus Mari Lazkano, Koldobika Jauregi, Juan Gorriti, Gonzalo Etxebarria eta Dora Salazar


-Artistek beraiek zenbakitu eta sinatutako serigrafiak

-Egiazkotasun ziurtagiria

-Edizio mugatuak

-Neurriak: 40 x 50 cm


Jatorrizko euskal artea eskuratzeko aukera


Bi, hiru edo bost aletako sortetan erosi ahal dira serigrafiak, ondoko taulan azaldutako artelan edo sortzaileen arteko konbinazioei jarraituz. Serigrafia lote bakoitzean eskuragai dauden aleak agortu arte jasoko dira eskaerak.


Bi serigrafiako sortak
500 €
Zumeta / Gorriti
Jauregi / Salazar
Lazkano / Etxebarria
Sistiaga / Lekue
Zumeta / Jauregi
Zumeta / Lekue
Jauregi / Etxebarria
Hiru serigrafiako sortak
800 €
Lazkano / Zumeta / Gorriti
Lazkano / Jauregi / Salazar
Sistiaga / Zumeta / Lekue
Sistiaga / Jauregi / Etxebarria
Bost serigrafiako sortak
1.500 €
Lazkano / Sistiaga / Zumeta / Gorriti / Salazar
Lazkano / Sistiaga / Jauregi / Lekue / Etxebarria